Azala
Liburua Eskuragarri

Bihotzak dion hura [Interneteko baliabidea] / Joxe Mari Aranalde

Eskuetan hartu hutsarekin igertzen zaio liburuari bi zatitan banatua dagoela: bertsozkoa lehena eta prosazkoa edo hizlauzkoa edo hitz laxozkoa bigarrena."BIHOTZAK DION HURA" izena, batez ere, lehenengo partearengatik da. Sendimendu haundi batzuen adierazpena dela aurreneko bertsotik ikusten da.Zer edo nor da, izan ere, sendimendu-sortzaileagorik ama baino? Eta liburu honetan hari eskaintzen zaizkio lehenengo hamarrak.Bigarren partea artikuluxkek osatzen dute. la denak DEIA egunkarian agertuak asterik aste. Bakoitza bakoitz da artikuluxka horietan. Tarteka bakarrik dute lotura batak bestearekin. Bertso-eskoletan-eta ederki balia daitezke, aldiko bat edo beste irakurtzen dela, bilera horietarako hizpide emanez.lrakurleak arkituko du argitasunik eta zehaztasunik eta erakutsirik bertsoari eta haren inguru guztiari dagokionez. Bertsoaren munduan luzaro ibili den norbaiten fruitua da.

Zerrenda:
Egile nagusia: Aranalde, Joxe Mari (1933-2005)
Argitaratua: Oiartzun : Sendoa, L.G. 1999
Bilduma: Auspoa Liburutegia (Sendoa) ; 258
Generoa / Forma: Poesia
Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala