Zaarrak berrituz / Bartolo Ayerbe
Liburu gutxi izango dira, gure artean beintzat, larogei ta amar urteko aiton batek idatziak. Olakoa degu, bada, Bartolo Ayerbe Jaunak, Goierriko Gaintza errian jaio eta Donostiako Loiola, Ubegi baserrian, bizi danak, gaur eskeintzen diguna. Gizartea erabat aldatu dala berak iñork baiño obeto daki, leengo mundu zaarrean jaio, azi eta gizon egin ondoren, oraingo mundu berria ikusteraiño iritxi dan ezkero. Ala, garai bateko Euskal Erri zaarra du liburu onek gaia: leengo gizakiak, lanak, oiturak, gertaerak, esaerak, bizimodua eta abar. Aren testigantza eman nai izan digu. Eta bai dotore, umoretsu, jator eta zuzen eman ere, kontaera guzia euskera errikoi, bizi, garbi eta aberats batean moldatuta.
Zerrenda:
| Egile nagusia: | Aierbe, Bartolo (1906-1997) |
|---|---|
| Argitaratua: |
Oiartzun :
Sendoa,
L.G. 1996
|
| Bilduma: |
Auspoa Liburutegia (Sendoa)
; 241 |
| Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura |
| Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala |
Antzeko izenburuak
-
Nere mundualdia : (oroimenak) / Bartolo Ayerbe ; zuzendari, Antonio Zavala
nork: Aierbe, Bartolo (1906-1997)
Argitaratua: (1988) -
Kontu zaarrak / José Arratibelek Ataungo ergonen entzun eta jasoak ; itzaurrea, Latxagak
nork: Arratibel, Joxe (1923-2011)
Argitaratua: (1980) -
Errenteria'ko bertsolari zaarrak / Antonio Zavala
nork: Zabala, Antonio (1928-2009)
Argitaratua: (1968) -
Alza'ko bertsolari zaarrak / Antonio Zavala
nork: Zabala, Antonio (1928-2009)
Argitaratua: (1968) -
Alako batean / Joxe Ayerbe
nork: Aierbe Iraola, Joxe
Argitaratua: (1998)


