Curriculuma lan-proiektuen bidez nola antolatu : ezagutza kaleidoskopio bat da / Fernando Hernández, Montserrat Ventura ; [itzultzaileak, Gorka Lazkano, Elixabete Etxeberria (Elhuyar Fundazioa) ; hizkuntza-begiralea Iñigo Roque ; begirale teknikoa, Olaiz Jiménez de Aberasturi]
Liburu honek, 1992an Grao argitaletxeak lehenengo aldiz argitaratu zuenetik, hainbat argitaraldi izan ditu, irakasleek bertan aurkitu baitute hezkuntzari ekiteko eta jakintza pedagogikoa sortzeko beste modu bat, ikastetxe baten prozesuaren kontakizunaren bidez esplikatua. 1990eko hamarkadako erreformek erreferente pedagogiko bihurtu zuten lan hau, zeren eskolan ikaskuntzaren eta irakaskuntzaren ikuspuntu konstruktibista nola aplikatu azaltzen baitu. Harreman pedagogikoei zentzu berri bat emateko apustua da, ikerkuntzatik abiaturik eta elkarrizketa eskolako harremanen funtsezko elementutzat harturik. Alabaina, lan-proiektuak ez dira estrategia didaktiko bat, ezta metodo bat ere. Hori dela eta, argitaraldi honi sarrera zabal bat erantsi zaio, proposamenei buruz gogoeta egiteko eta proposamenok eguneratzeko. Edizio hau baliagarria izan daiteke bai liburuaren edukia ezagutzen dutenentzat, bai lehenengo aldiz irakurtzen dutenentzat, hezkuntza-jardunaz berriz hausnartzeko beste modu batzuk aurkezten baititu. Fernando Hernández Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea da. Hogeita hamar urte daramatza gogoeta egiten irakasleen prestakuntza-prozesuei buruz, utopia bat betetzeko: eskolan pertsona orok izan dezan ikasteko bere lekua, hain zuzen. Montse Ventura Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea da. Esperientzia handia du aholkulari-lanetan, batik bat lan-proiektuen hezkuntza-ikuspegiari dagozkion lanetan.
Zerrenda: