Itzulpengintza-estrategiak / Axun Aierbe Mendizabal ; argitalpena, Jon Kortazar
Uste dugu oso garrantzitsua dela euskal literatura gaztelaniara eta beste hizkuntza batzuetara itzuli eta beste literatura-sistema batzuetan txertatzea, euskal literatura munduko beste literaturekin parekatu eta beste literaturekiko homologagarri izateko eskaintzen duen aukeragatik. Ezin ahantzizkoa da beste literatura batzuetako idazleen gero eta lan gehiago euskaraz irakurtzeko aukerak ugarituz doazela euskal irakurleentzat, eta halaber, nazioarteko eremuan euskal literatura-lanak eta egileak sustatzeko beste bide bat dela euskaraz sorturiko literatura-obrak beste hizkuntzetako irakurleei beren hizkuntzetan eskaintzea, gertatu izan baita euskarazko lanak eta egileak Euskal Herrian bertan gehiago estimatzea edo benetan estimatzen hastea, Euskal Herritik kanpo onetsiak izan ostean. Ondorioz, berretsi beharrean gaude euskal literatura sustatzeko bidean, aipatu ditugun bi sustapen mota horiek gauza daitezkeela aldi berean: bata, euskal irakurleei begira eginikoa; eta, bestea, beste hizkuntzetako irakurleentzat eginikoa.
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Erakunde egilea: | |
| Egilea(k): | |
| Argitaratua: |
Bilbo :
Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua,
L.G. 2008
|
| Bilduma: |
Euskal literatura (Euskal Herriko Unibertsitatea)
; 3 |
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Monografiak
|
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea Ikus aurkibidea |


