Kanpo-zorraren patologia / Joseba Felix Tobar-Arbulu
Kanpo-zorraren arazoa nazioarteko ekonomiaren errealitate mingarria da.Zenbait bide erabili dira kanpo-zorraren zama murrizteko. Orain arte proposaturikoak adabakiak baino ez dira izan, hots, ez dira benetako irtenbidea izan. Okerrago oraindik, zorra bera barkatua izanen balitz, berriro ere agertuko litzateke. Izan ere, kontua ez dagokio arlo moral edo etikoari, banku-monetaren kontzeptu faltsu bati baizik. Gertaera hori defizit teoriko batetik dator. Monetak aktibo gisa hartu direnetik, eta nazioarteko harremanetan dibisa berezi batzuk -dolarra, bereziki-onartuak izan direnetik, herrialde bateko egoiliar zordunek egiten duten ordainketari beren herrialdearen ordainketa gehitu behar zaio. Anomalia hau ez da konponduko harik eta monetaren eginkizuna -alegia, nazioarteko monetaren eta moneta nazional desberdinen eginkizunak- kontuan hartu arte.Bernard Schmitt ekonomialariaren teoriaren laguntzaz, kanpo-zorraren zerbitzuaren irtenbidea zer-nolakoa izan beharko litzatekeen aztertu du liburu honetan autoreak.
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Erakunde egilea: | |
| Argitaratua: |
Bilbo :
Udako Euskal Unibertsitatea,
2001
|
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Monografiak |
| Loturak: |
Deskargatu liburua eta ikusi aurkibidea argitaratzailearen webgunean |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Monografia | 339 TOB kan | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK21020031 |


