Azala
Liburua Eskuragarri

Haur-nutrizioa osasunean eta gaixotasunean / [egilea] Idoia Labayen Goñi ; [zuzenketak, Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak]

Haurtzaroko elikaduraren helburu nagusia hazkunde eta garapen hobezinak ziurta¬tzen duten energia- eta nutriente-beharrak asetzea da. Umearen dietak eskuratzen dituen nutrienteak makromolekulen sintesian eta ehunen eraketan erabiliko dira eta, horrela, hazkundea laguntzen duten aldaketa morfologikoak eta garapenekoak gertatzen dira. Hazkundea nerabezaroa arte luzatzen den etengabeko prozesu ebolutiboa da, baina haren abiadura aldakorra da denboran zehar. Aldi ezberdin horietan nutrizio-eskakizunak eta beharrak aldakorrak dira. Haurtzaroan eta nerabezaroan ohitura dietetikoak eta jarduera fisikoaren inguruko ohiturak ezartzen direnez, elikadura egokiaren eragin onuragarriak osasunean epe motzera eta epe luzera lortzen dira. Helduaroan pairatzen diren gaixotasun kroniko askoren jatorria bizitzaren lehenengo urratsetan aurkitzen da. Dieta desorekatuek, batik bat azukre sinple edo gantz ase gehiegi ekartzen dituztenek, hipertentsioa, diabetesa edo gaixotasun kardiobaskularra pairatzeko arriskua handitzen dute. Laburbilduz, haurtzaroan elikadura egokia izateak, ikuspegi kuantitatibo batetik (nutriente-kopurua), nahiz kualitatibo batetik (nutriente-mota), osasuna mantentzen eta sustatzen laguntzen du.

Zerrenda:
Egile nagusia: Labayen Goñi, Idoia
Erakunde egilea: Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
Argitaratua: Usurbil : Elhuyar Fundazioa, L.G. 2010
Bilduma: Unibertsitatea (Elhuyar)
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus liburuaren bertsio digitala
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 612.39-053.2 LAB hau Eskuragarri  Maileguan eskatu 1020030