Azala
Liburua Eskuragarri

Aurrera begira : UEUren 1988.eko ihardunaldiak / Udako Euskal Unibertsitatea

1988.eko udazkenean Udako Euskal Unibertsitateak dibulgazio-mailako Ihardunaldiak antolatu zituen Bilbon, Bilboko Udalaren Kultura Sailaren babespean, eta Donostian, Aurrezki Kutxa Munizipalaren babespean. Direlako Ihardunaldietan, arlo eta jakintza desberdinetako gai zehatzak azaltzen dituzte adituek, helburu gabi batez: eskuarki aditu mailan dabiltzan gaiak plazara jaistea, espezialista ez direnengana eramatea, horretarako kontzeptuak era ulergarri eta didaktikoan azalduz. Horrelako saioak gutxitan egiten dira gure artean, are gutxiago euskaraz, eta horregatik interesgarria da argitaratzea, kontutan izanik horrelako gaiari buruz nekez aurki daitekeela euskaraz irakurgairik. Zazpi gai desberdin biltzen ditu liburuska honek: sei Ihardunaldietan landutako gaiak dira eta bestea, 1.989.eko UEUren Iruñeko Ikastaroen hasieran Jean Louis Davantek emandako sarrera-hitzaldia da.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, L.G. 1989
Bilduma: Heda (UEU) ; 5
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
EIMAk onetsitako materialak
Monografiak
Loturak: Deskargatu liburua eta ikusi aurkibidea argitaratzailearen webgunean

Antzeko izenburuak