Azala
Liburua Eskuragarri

Zu zara orain txoria / Mikel Etxaburu

Badira esperientziatik sortzen diren sorkuntza-lanak, edo zirkunstantzia berezien zain zeudenak, jaiotzeko. Mikel Etxaburu (Ondarroa, 1969) betidanik izan da irakurlea, baina debeku politikoen zoramenak kartzelara eraman zuenean ekin zion idazteari, eta poesia-liburu hau sortu zen, senez asmatua eta esku onez burutua. Hiru partetan banatuta, espetxeari berari buruzkoak dira poemetako batzuk, amodioari eskainitakoek osatzen dute beste parte bat, eta hainbat gai lantzen dira azkenengoan.

Zerrenda:
Egile nagusia: Etxaburu, Mikel
Argitaratua: Donostia : Elkar , L.G. 2011
Bilduma: Poesia (Elkar) ; 25
Generoa / Forma: Poesia
Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea