Oraingo gazte eroak : gogoetak ETAren sorrera inguruko kultur giroaz eta gaurkoaz / Joxe Azurmendi
"Oraingo gazte eroak" gogoeta-liburua da inolaz ere, irakurlea gogoetan jarriko duena, ez besterik gabe irakurleari pentsamendu oso itxi bat eskaini nahi diona. ETA hasi zeneko gizarte eta kultura giroa du abiapuntu, Euskal Herriak oinordekotzan jaso zuena, garai hartako diktadura faxistak bere instituzio guztien bidez moldarazi zuena eta garai hartako euskal abertzaletasunak, oztopoak oztopo -mundu berri bati begira batzuek, galtzear zegoen aurreko munduari begira besteek-, bultzatu nahi izan zuena. Nemesio Etxaniz, bi mundu horien arteko trantsizio-urteak kezkaz beterik bizi izan zituen apaiz abertzalearen inguruko gogoetetatik sorturiko liburua da hau, duela berrogei urte gurean lekua hartua zuten eta hartzen hasi ziren ideologia eta pentsamoldeak arakatu eta azaldu nahi dituena. «Oraingo gazte eroak» deitu zien orduan Nemesio Etxanizek pentsamendu eta ekinbide-molde berriak bultzatu zituztenei. Bizirik dirau ETAk egun ere, jo eta jo ari dira etengabe «oraingo gazte eroak» egun ere. Parean jar ote daitezke orain berrogei urteko garaia eta egungoa? Pentsamendu bakarreko apostolu berrien eszeptizismo guztien muga da ETA, eta Estatua; bataren arbuioa kontestaezina da, eta bestearen onespena baldintzarik gabea. «Dogmatismoa lehen artxikatolikoa zela eta orain artxidemokratikoa dela, beharbada hortxe dago alde guztia», diosku Joxe Azurmendik eta, egungo egoeraren aurrean, askatasuna aldarrika datorkigu. «Zer ari zaigu gertatzen?», galdetuko dio behin eta berr...
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Argitaratua: |
Irun :
Luma,
L.G. 1998
|
| Bilduma: |
Enbolike
; 1 |
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Saiakerak
Baliabide digitalak |
| Loturak: |
Ikus liburuaren bertsio digitala (jakin.eus) (PDF) |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Saiakera | S AZU ora | Eskuragarri Maileguan eskatu | 1019593 |


