Azala
Liburua Eskuragarri

Soziologia orokorra / Jokin Apalategi

Soziologiako ikastaro bati hasiera ematerakoan metodo oso ezberdinak jarrai daitezke. Ni neu analisi historikoan oinarritutako irakasbiderantz alderatzen naiz, zientzia soziala edo gizartearen kontsiderazio zientifikoa gertakizunen egiaztapen hutsetik baino harantzago, beraien jatorri eta bilakaera osoaren azalpeneraino eramateko, hain zuzen ere. Egitarau-eredu bat, adieraz daitekeen hainbaten arteko bat gehiago bezala, eraiki behar dugu. Lehen saioan ikerketa soziologikoaren aitzindarien historia buruz jardungo dugu. Ekarpen soziologikoak bezala izenda genitzakeenak, eta soziologia zientzia gisa oraindik jaio gabe zegoenean eman zirenak, ibilbide historiko motz eta laburrean agertzen ahaleginduko gara. Bigarren zatian "Soziologia eta soziologoak: zientzia soziologikoaren definiziozko saio bat" gaiaren bilakaerari ekingo diogu. Modu zedatzailean elaboratuko dugu, giza zientzien esparrurik orokorrenean ikasleak soziologiaren eginkizun espezifikoan barneratzearen berehalako ardura pedagogikoak gidatuta, preseski. Hirugarren atal batetan "Soziologia eta soziologoak" gaia osatuko da, munduko soziologiaren korronte, autore eta obra errepresentagarrienen mapa-atlas historiko bat marraztuz, hain zuzen ere. Soziologiaren helburua, errealitate soziala ulertuaz gero zientifikoki azaltzean datza. Honek ez du ukatzen, gizarteari buruzko beste hitzaldi-mota batzuen existentziarik: hitzaldi literarioa, poetikoa, kritikoa, filosofikoa, antropologikoa, psikologikoa, e...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Apalategi, Jokin
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea. Soziologia Saila
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, L.G. 1989
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Ikus aurkibidea eta deskargatu liburuaren bertsio digitala argitaratzailearen webgunean (PDF)

Antzeko izenburuak