Azala
Liburua Eskuragarri

Irakasletxoa / Rolf Krenzer ; itzulpena, Xabier Mendiguren ; marrazkiak, Luis Errazkin

Beti bere kapela horia loretxo batez apaindurik buruan eramaten duen gizontxo misteriotsua da nobela honetako protagonista. Ez da batere zahartzen, baina urtero-urtero zentimetro bati txikiagotzen da. Jubilatzeko garaia heldu zitzaionean berak lanean jarraitu nahi zuen, irakasten alegia, baina gobernuko ordezkariek ez zioten hori egiten utzi. Batera eta bestera ibili ondoren, 1000 ikasletako ikastetxe handi batera hurbildu zen maleta bat eskuan zuela. Ikastetxe hartako ganbaran aurkitu zuen bere ezkutalekua. Baina ez beti han ezkutaturik egoteko. Ez horixe! Gelaren batean irakaslea falta bada, han azalduko da irakasletxoa ikasle guztiak harrituta utziz. Gizon atsegina, umoretsua eta irakasteko eran oso aurrerakoia da, nahiz eta adinez zaharra izan. Ez du notarik eta azterketarik onartzen. Baina beti izkutuka eta fantasma baten gisa ibili behar izaten du ikastetxeko zuzendariak eta irakasleek ikus ez dezaten. Eskola tradizional batean ezkutuka sartzen den irakasle argi, aurrerakoi, jator eta misteiotsu samar baten historia kontatzen da liburu honetan. Hain atsegina da irakasletxo hau, liburua ere atseginez irakurtzen bait da.

Zerrenda:
Egile nagusia: Krenzer, Rolf (1936-2007)
Egilea(k): Errazkin, Luis ; Mendiguren Bereziartu, Xabier (1945-2023)
Argitaratua: Donostia : Elkar, L.G. 1989
Bilduma: Itzul saila (Elkar) ; 72
Gaia:
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Adina / Maila: 12 urtetik aurrera (berdea)

Antzeko izenburuak