Azala
Liburua Eskuragarri

Argumentu isilak eta hizkuntz aldakortasuna [Interneteko baliabidea] / Maia Duguine Haristoy

Euskaraz, nik zu ikusi zaitut, esan dezakegu edo berdin-berdin ikusi zaitut. Hots, perpauseko argumentuak (subjektua, osagarri zuzena, etab.) isil ditzakegu. Beste hizkuntza batzuetan, ordea, ingelesez adibidez, I saw you esan dezakegu, baina saw gisako perpausak, I eta you argumentuak isilduta, ez dira gramatikalak. Munduko hizkuntzek argumentuak isiltzeko duten gaitasuna da aztergai monografia honetan: zergatik den posible hizkuntza batzuetan eta zergatik ezinezkoa besteetan. Euskarari toki berezia egiten badio ere, hizkuntza sorta zabalean oinarritzen da lana, eta mota askotako egiturak aztertzen ditu. Horrela, datu multzo zabal batean oinarrituz, eta pausoz pauso aurreratuz, Maia Duguinek argudiatzen du ezen argumentu-isiltzea kasuak eta komunztadurak arautzen dutela, isiltzea bera elipsi mota bat dela proposatuz. Ikerlan original hau Filologian eta Hizkuntzalaritzan interesa daukaten guztiei zuzendua dago.

Zerrenda:
Egile nagusia: Duguine Haristoy, Maia
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Argitaratua: Bilbao : Udako Euskal Unibertsitatea , D.L. 2010
Bilduma: Buruxkak
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Buruxkak)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 811.361'367.5 DUG arg Eskuragarri  Maileguan eskatu 1019261