Azala
Liburua Eskuragarri

Charles Chaplin / egilea, Mikel Asurmendi

Munduko emakume guztiak babestu nahi ditu alderrai melankolikoak : melodramak hunkitu egiten gaitu. Munduko boteretsuez trufatzen da alproja tristea : poliziak filmetako gaiztoak zireneko heroia da. Maitagarria egiten zaigu Charlot. ZInemaren mitologian umeak jaten ohi du gurasoa, ez zaigu bururatzen fikziozko pertsonaiaren azpian Chaplin gizona izan zitekeenik. Alabaina, sarritan irrigarri huts bezala hartu izan dugun pertsonaiak izan zuen bere bilakabidea : ñabardura txipitan, ikuslea ia ohartu gabe, hasierako Charlot tarta-jaurtitzaile hura antimilitarista bilakatuko da, diktaduren parodia eginen du gero... Beti da bera eta beti da oraingo, munduari egokitzen dakielako. Beti utziko digu bihotzean ezusteko sumindura kritiko bat. Eta hori sortzaileari zor dio, hark ere ez zuelako izan lotsarik, bizitza pribatuan, konbentzionalismoz futitzeko edo makartismoari aurre egiteko. Bai, bizi izan zen, bortizki hala ere, Charles Chaplin izeneko gizona bat, bere pertsonaiaren jabe duina.

Zerrenda:
Egile nagusia: Asurmendi, Mikel
Argitaratua: Donostia : Elkar, L.G. 1997
Bilduma: Biografiak (Elkar) ; 4
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Biografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus aurkibidea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia BIOGRAFIA ASU cha Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17050867
Monografia 929 ASU cha Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17050866
Monografia 929 ASU cha Eskuragarri  Maileguan eskatu 1018262