Azala
Liburua Eskuragarri

Winston Churchill / egilea, Joseba Arruti

II. Mundu Gerran Hitlerren Alemaniari aurre egin zion politikari moduan gogoratzen dugu denok Winston Churchill, eta horri esker irabazi du urrezko orri bat Historia Unibertsalean. Nolanahi ere, nortasun konplexu bezain polifazetikoa zuen Churchillek : politikari eta militarra, kazetari eta historialaria, pintore eta idazea (Literaturako Nobel saria ere eman zioten)... Bere osotasunean eskaini nahi izan dugu hemen Churchillen figura, eta harekin batera baita bere garai eta giroa ere : Inperio Britainiarrak munduaren laurdena hartzen zuen garaian sortu zen Churchill, Inperio horrexen zerbitzari eta defendatzaile handiena bihurtu zen gero, eta haren desegite lasaia ikusi zuen azkenean, juxtu beraiek irabazitako gerraren ostean. Churchillen bizitza oparo eta aberatsa izan zen : ugari dira bidaiak eta abenturak, borrokatxo politikoak eta gerra militarrak, ateraldi biribilak eta pasadizo umoretsuak... Ezin dugu Churchill aingerutu, ordea, jarrera kontserbadoreenak defendatu baitzituen ia beti : emakumeen boto-eskubidearen kontra, sindikatuen eskakizunen kontra, kolonien askatasun nahien kontra. Hori dena eta gehiago topatu ahal izango duzu biografia mamitsu honetan, umorea ere ahaztu gabe : hizlari eta polemista aparta zen aldetik, edozein adierazpen eta erabaki bihurtzen baitzuen luzimendurako bide ; izan dadila orain gure atseginerako bide.

Zerrenda:
Egile nagusia: Arruti, Joseba
Argitaratua: Donostia : Elkarlanean, L.G. 1999
Bilduma: Biografiak (Elkar) ; 12
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Biografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus aurkibidea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia BIOGRAFIA ARR chu Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17050892
Monografia 929 ARR chu Eskuragarri  Maileguan eskatu EK16050602
Monografia 929 ARR chu Eskuragarri  Maileguan eskatu 1018247