Azala
Liburua Eskuragarri

Leonardo da Vinci / egilea, Fernando Morillo

Izenaren ondoan ogibidea eman ohi dugu baina, zer jarri Leonardo da Vinciri dagokion laukian ? Pintore, eskultore, arkitekto, asmatzaile, anatomista, musikari, bertsolari, ingeniari, idazle, gastronomo... ? Arlo horiek guztiak eta gehiago ere landu zituen, baina esan liteke jakintza zuela benetako helburu, hitzaren luze eta zabalera osoan, artea eta teknika, zientziak eta letrak bat eginik, lanbidekako espezializazio guztien gainetik. Jenioaren dohaina egiten zaigu harengan harrigarri ; eta, horren ondoan, zenbat lan utzi zituen erdizka, bide erdian, amaitu gabe. Beste kezka batzuk pizten zizkion jakin-min unibertsalaren eraginez ? Dudarik gabe. Langintza bat burutu arte bertan irauteko egonarria eta diziplina falta zitzaizkiolako ? Baita ere. Da Vinci bezain liluragarria eta askotarikoa da bizitzea egokitu zitzaion garaia ere. Italiako Errenazimentua, Quattrocento-a zehatzago esanda. Florentzian hasi eta, geroztik, Italiako beste hainbat hiritan bizi izan zen : Milanen, Venezian, Erroman, Mantuan, tokian tokiko agintarientzako lanetan, baita Frantzian ere, bertako erregearen esanetara. Garai nahasia izan zen hura, gerraz eta azpikeriaz betea, baina aldi berean, bi mila urte lehenagoko Greziaren antzera, giza izpirituak inoiz sortu dituen emaitzarik txundigarrienen mintegi eta sorleku. Eta horien erdi-erdian, txundigarrietan txundigarri, Leonardo Da Vinci. Bai Leonardoz eta bere bere garaiaz liburu guztiz ederra egin du Fernando Morillok : datuak zehatz emanez, batetik, baina...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Morillo, Fernando
Argitaratua: Donostia : Elkar, L.G. 2003
Bilduma: Biografiak (Elkar) ; 17
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Biografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus aurkibidea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia BIOGRAFIA MOR leo Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17050886
Monografia 929 MOR leo Eskuragarri  Maileguan eskatu EK16040538
Monografia 929 MOR leo Eskuragarri  Maileguan eskatu 1018234