Azala
Liburua Eskuragarri

Izeba Mariasunen ipuinak / Joseba Sarrionandiak idatzia ; marrazkiak, Erramun Landa

Izeba Mariasunen ipuinak bitxiak bezain ederrak dira. Jende nagusiak esaten du izeba Mariasun ur putzu batera erori zela eta, harri koskor batekin burua kolpaturik, erotu egin zela. Baina guk berak esanda dakigu, ur putzura erortzean, izar baliotsu bat aurkitu zuela. Haurrek izar baliotsu hori ikusten omen diote izeba Mariasuni; batzuetan ilean, besteetan bere altzoko poltsikoan, inoiz orkatilan, hurrengoan... Ea zuk ere, irakurle, ikusten diozun izar baliotsu hori. Eta beste kontu bat: diotenez, animaliek ez zioten izeba Mariasuni beldurrik, eta hor nabaritzen da bihotz onekoa zela, urtxintxa ere hurbiltzen baitzitzaion, eta, jakina denez, urtxintxa ez da pertsona gaiztoagana egundo etorriko.

Zerrenda:
Egile nagusia: Sarrionandia, Joseba
Egilea(k): Landa, Erramun
Argitaratua: Donostia : Elkarlanean, 2001
Edizioa: 3. argit.
Bilduma: Xaguxar (Elkar) ; 106
Gaia:
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Ipuinak
Adina / Maila: 10 urtetik aurrera (berdea)
Sinopsia:Izeba Mariasunen ipuinak bitxiak bezain ederrak dira. Jende nagusiak esaten du izeba Mariasun ur putzu batera erori zela eta, harri koskor batekin burua kolpaturik, erotu egin zela. Baina guk berak esanda dakigu, ur putzura erortzean, izar baliotsu bat aurkitu zuela. Haurrek izar baliotsu hori ikusten omen diote izeba Mariasuni; batzuetan ilean, besteetan bere altzoko poltsikoan, inoiz orkatilan, hurrengoan... Ea zuk ere, irakurle, ikusten diozun izar baliotsu hori. Eta beste kontu bat: diotenez, animaliek ez zioten izeba Mariasuni beldurrik, eta hor nabaritzen da bihotz onekoa zela, urtxintxa ere hurbiltzen baitzitzaion, eta, jakina denez, urtxintxa ez da pertsona gaiztoagana egundo etorriko.
Deskribapen fisikoa:69 orr. : il. ; 21 cm
Adina / Maila:10 urtetik aurrera (berdea)
ISBN:84-8331-756-7