Azala
Liburua Eskuragarri

Partxis / [testua eta irudiak] María Girón ; [itzulpena, Jon Martin Etxebeste]

Partekatzearen plazera eta laguntasuna ospatzen duen liburua. Goiz eguzkitsu batean, Katuak esne-katilu bero bat hartzeko apeta sentitu zuen. Lagunen etxera abiatu zen plana elkarrekin egiteko. Untxiak bizkotxo egin-berria eskaini zion, eta Ahateak sutondoan ukulelea jotzea proposatu zion; Azkonarraren etxera ere abiatu ziren, baina... inor ez. Piztia hark ere bazituen planak: partxis taula hartu eta lagunen bila abiatua zen. Bost sagutxo eta Baga, Biga, Higa liburuen ostean, Maria Girón-ek (XVII. Nazioarteko Konpostela Saria jasotako ilustratzaileak) kontakizun samurra, bizia eta gozagarria dakar. Partekatzearen plazerari gorazarre egiten dio liburuak eta ahozko kontakizunaren baliabideak maisuki erabiltzen ditu. Ilustrazioak koloretsuak eta argiak dira, elur zuriaren gainean kontrastea sortzen dutenak. Bereziki aipagarria da partxis jokoko hori, gorri, berde eta urdinaren erabilera, janzkeratan ez ezik animalien etxeetan ere islatzen dena. Albumarekin batera autoreak diseinatutako partxis-taula bat ere badator, liburuaz ez ezik jolasaz ere gozatzeko.

Zerrenda:
Egile nagusia: Girón, Maria
Egilea(k): Martin Etxebeste, Jon
Argitaratua: Iruñea ; Pontevedra : Pamiela, Kalandraka, 2026
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Amets egiteko liburuak (Pamiela eta Kalandraka)
Gaia:
Generoa / Forma: Album ilustratuak
Haur eta Gazteentzako Literatura
Ipuinak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 3 urtetik aurrera (urdina)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Album ilustratuak AI GIR par Eskuragarri  Maileguan eskatu EK26020039