Azala
Liburua

Euskara eta digitalitatea : hamar begirada eginikoari eta egitekoari / Uxoa Iñurrieta Urmeneta (argtz) ; hitzaurrea, Uxoa Iñurrieta ; [artikuluen egileak] Xabier Arregi Iparragirre ... [et al.] ; [hizkuntza-zuzenketen arduraduna, Ander Altuna Gabiola]

Gizarte hiperdigitalizatu batean bizi gara. Eduki digitalak sortzen eta kontsumitzen ditugu etengabe, eta, horri adimen artifizialaren eztanda gehituta, hankaz gora jarri zaizkigu gure orain arteko bizimoduak. Hortxe gabiltza, gainera etorri zaigun errealitate bati neurria hartu ezinik, erritmo azkarregi batera ohitu nahian eta ezinean: benetan zer nahi genukeen pentsatzen hasterako, berrikuntza teknologikoak samaldan iristen zaizkigu, eta haiei begira jartzen gara, itsutzeraino askotan. Paradigma-aldaketa mundu-mailakoa izaten ari da, baina euskaldunok eta gurea bezalako hizkuntza eta kultura gutxituek zailtasun erantsiak dauzkagu zurrunbilo handi horretan. Bizirik irauteko bestela ere hortxe-hortxe borrokan dabilen komunitate bat gara, eta ohartu ere egin gabe ohitu gara erdaraz errazago jasotzera eta kontsumitzera. Gure hizkuntza eta kultura biziko badira, ezinbesteko dugu digitalitatearen parte izatea, baina, aldi berean, digitalitatea bera da gu lausotzen gaituen kausetako bat. Zer egin, orduan? Nondik jo? Buruhauste horien bueltan ibiltzen gara liburu honetan parte hartu dugunok, zein bere erara eta bere esparrutik. Horrexek elkartu gintuen Euskara eta Digitalitatea graduondokoa aurrera ateratzeko, eta harako eginiko lanaren emaitzetako bat da hamar artikuluko bilduma hau.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Egilea(k): Altuna, Ander ; Iñurrieta, Uxoa ; Arregi, Xabier ; Barandiaran, Gotzon ; Bereziartua Mitxelena, Gorka ; Bolibar, Ander ; Ceberio Berger, Klara ; Estarrona Ibarloza, Ainara ; Etxebarria Bilbao, Maddi ; Mimenza, Libe ; Landabidea Urresti, Xabier ; Lisón Nicuesa, Leire ; Oiartzabal Lakarra, Goiatz ; Perez de Viñaspre Garralda, Olatz
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, LG. 2025
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Ikus argitaratzailearen webgunea (UEU)