Azala
Liburua Eskuragarri

Kilimak : koaderno jostagarria : [Diziplinartekoa, Lehen Hezkuntza 5] / [egilea, Junkal Lertxundi Panadero ; edizioa, Agurtzane Ortiz Lopetegi ; diseinua, Juanma Aramendi ; argazkiak, Unai Arana ... et al. ; ilustrazioak, Lotura Films]

"Kilimak" 10-11 urte bitarteko haurrentzako jolasteko koaderno bat da, ikasturtean zehar landutako gaietan sakontzeko aukera eskaintzen duena: matematika, naturaren eta gizartearen zientziak, eta hizkuntza modu ludiko batean garatzeko balio dezake. Hori guztia euskara eta euskal testuingurua oinarri hartuta. Koadernoa lau ataletan banatuta dago, eta atal bakoitzak gai bat du ardatz. Hauek dira koaderno honetako lau gaiak: 1- Nire gorputzean bizi naiz (dantza, norbere gorputzaren ezagutza eta kontzepzioa) 2- Bene-benetan, katua berbetan (animaliak, gizaki eta animalien arteko harremana, animaliekiko tratu txarrak) 3- 1, 2, 3… dzanga! (itsasoa, surfa) 4- Ba al dabil hor inor? (espazioa, estralurtarrak) Atal horietako bakoitzean, honako jarduera hauek topa daitezke: • 2 orrialdeko komiki bat, pertsonaia protagonisten bidez gaian murgiltzen gaituena. • "Sortu zure komikia", komikiak pausoz pauso sortzen ikasteko. • Elkarrizketa (lau orrialde): atal bakoitzean gaian aditua den pertsona edo pertsonei egindako elkarrizketa. • Jarduerak, jolasak, denborapasak, marrazketa, eskulanak, esperimentuak. • Gaian sakontzeko webguneen erreferentziak. • Irakurgai-gomendioak. Koadernoan zehar QR kodeen bitartez ikus-entzunezko euskarriak erantsi dira, ataletako informazioa osatzeko. Koadernoaren amaieran, txantiloiak eta erantzunak daude.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Lotura Films
Egilea(k): Lertxundi Panadero, Junkal ; Ortiz Lopetegi, Agurtzane ; Aramendi, Juanma ; Arana, Unai ; Trueba, Aritz ; Green, Mikel
Argitaratua: Donostia : Ikaselkar, L.G. 2025
Bilduma: Kilimak (Ikaselkar) ; 5
EIMA 1 (2025eko deialdia)
EIMA 4 (2025eko deialdia)
Hezkuntza-etapa: Lehen Hezkuntza (LMH)
Ikasgaia: Diziplinartekoa
Gaia:
Generoa / Forma: Ikasmaterial osagarriak
EIMAk onetsitako materialak
Oporretako koadernoak
Loturak: Argitaratzailearen webgunea
Ikus "Kilimak" koadernoei buruzko informazioa (PDF)
Adina / Maila: 10-11 urte arteko haurrentzat
Lehen Hezkuntza, 5. maila
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Lehen Hezkuntza IO LH5 UDA 9 25 Eskuragarri  Maileguan eskatu EK26030019
Lehen Hezkuntza IO LH5 UDA 9 25 Eskuragarri  Maileguan eskatu EK25120045
Lehen Hezkuntza IO LH5 UDA 9 25 Eskuragarri  Maileguan eskatu EK25110134