Erle-produktuak, osasun-iturri / Martxel Aizpurua Agirre ; [hizkuntza-zuzenketen arduraduna, Andel Altuna Gabiola]
Xabier Kintanak, 1980 aldera, erle bat oparitu zidanean, hasi zen nire erle-ezagutza praktikoa. Handik gutxira, 1983an, ordura arte nituen beste zereginak alde batera utzi, eta profesionalki erlezaintzara dedikatzea erabaki nuen. Nire lehen asmoa ezti-ekoizpena eta ikerketa partekatzea zen. Hala izan zen lehen bi urteetan; orduan burutu nuen Zarauzko erleen polen-ekarpena deituriko ikerketa. Gerora, ordea, nire bizitzan erlezaintza-elkarte desberdinetan hartutako ardurak pilatzen joan ziren, nire lanbidean ia nagusi izateraino; adibidez, Gipuzkoako Erlezain Elkartean (GEE) 9 urte, eta Gipuzkoako Eztigileak elkartean (GIEZ) 22 urte. Ondorioz, geroz eta atzerago geratzen joan ziren nire garai bateko bi amets haiek; pixkana, kudeaketa-lanek garrantzi handiagoa hartu zuten, ezti-ekoizpenak eta ikerketak baino. Ardura eta ibilbide horietan pilatu dudan informazioa dator liburu honetan. Egin eta informatu beharrek eraman naute apurka-apurka nire burua janztera. Orain irakurleei pasatzen diet lekukoa.
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Erakunde egilea: | |
| Egilea(k): | |
| Argitaratua: |
Bilbo :
Udako Euskal Unibertsitatea,
L.G. 2025
|
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Monografiak
|
| Loturak: |
Ikus argitaratzailearen webgunea eta aurkibidea |


