Azala
Liburua Eskuragarri

Sasibaladak / Alan Griffin

Sasibalada (pseudobalada) terminoa Jabier Kaltzakortaren "Hiru sasibalada baxenabartar" (2006) artikuluan agertu zen lehen aldiz. Benetako baladak bezala, sasibaladak ere bertsotan egindako kontakizunak dira, abesteko sortuak. Baina balada herrikoiak ez bezala, ez dira ahozko tradiziotik jaso, ez baitira inoiz tradizio horren parte izan. Kultura idatzia ongi ezagutzen zuten pertsonek idatzi izan dituzte sasibaladak, eta bi motatakoak izan daitezke: gehienak beste hizkuntza batzuetako herri-baladen itzulpen zorrotzak dira, baina badira jatorrizko kontakizunak ere, nahiz eta, normalean, balada tradizional euskaldun edo atzerrikoetan oinarritzen diren. Batzuetan, erraza da jakitea nork sortu dituen, egileak bere burua aurkeztu baitu. Beste batzuetan, ordea, sasibaladak herri-abesti anonimoak balira bezala argitaratu izan dira, egile jakin batzuek bide hori erabili baitute euskal baladen errepertorioa handitu nahian. Espero dugu liburu honetan bildutako 52 sasibaladek aukera emango dutela zenbait modutan erabiltzeko, dela kantutegi moduan, dela balada bikain batzuen antologia gisa, irakurtzeko, dela oraindik oso ezagunak ez diren euskal doinuen erakusketa gisa. Abesti bakoitzaren fitxan, kantuaren iturriak adierazi dira, bai testuarenak, bai doinuarenak. Horrez gain, kantuaren historiari buruzko azalpen batzuk eta beste hizkuntza batzuetan egin diren grabaketei buruzko informazioa adierazi ditugu. Abesti guztien partitura ere badago, harmonizazio eta guzti, bai eta QR...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Griffin, Alan (1952-2023)
Argitaratua: Hernani : Aztarna, 2024
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: AZL (Aztarna) ; 7
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 78 GRI sas Eskuragarri  Maileguan eskatu EK25060064