Gakoak [Bideoa] : euskararen egoera ulertzeko / [ideia, Iñaki Uria (Hamaika Telebista) ; gidoia eta edukia, UEMA ; irudiak eta animazioak, Nagore Sarasola (Hamaika telebista) ; off ahotsa, Irati Odriozola (UEMA)]
Iñaki Iurrebaso soziolinguistak eta UEMAko ikerlariak euskalgintzaren eta hizkuntza politikaren oinarriak astindu zituen doktore tesia aurkeztu zuenean 2023an. Euskararen benetako egoera ezagutzeko eta diagnostiko zehatzagoa egiteko hainbat giltzarri biltzen ditu tesiak. Tesia modu erraz eta dibulgatiboan zabaldu nahian, elkarlanean aritu dira azken hilabeteotan UEMA eta Hamaika Telebista, eta hauxe da emaitza: hamaika bideo laburreko sorta, azken urteotako ikerketek nabarmentzen dituzten gakoen inguruan. GAKOAK izenburupean, euskararen egoera azaltzeko eta sareetan zabaltzeko hamaika bideo dira. Bakoitza bi minutu ingurukoa. Hamaika Telebistako zuzendari ohi Iñaki Uriaren hasierako ideiari tiraka, UEMA arduratu da bideoen gidoiez eta edukiaz. Irudiak eta animazioak, berriz, Hamaika Telebistako Nagore Sarasola diseinu arduradunak sortu eta ekoitzi ditu, edukia ahalik eta modu ikusgarrienean eta hezitzaileenean erakutsi ahal izateko.
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Erreferentzia-bideoak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK25050219 | |
Erreferentzia-bideoak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK25050218 | |
Erreferentzia-bideoak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK25050217 | |
Erreferentzia-bideoak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK25050216 | |
Erreferentzia-bideoak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK25050215 | |
Erreferentzia-bideoak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK25050214 | |
Erreferentzia-bideoak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK25050213 | |
Erreferentzia-bideoak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK25050212 | |
Erreferentzia-bideoak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK25050211 | |
Erreferentzia-bideoak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK25050210 | |
Erreferentzia-bideoak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK25050209 | |
Erreferentzia-bideoak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK25050208 |