Azala
Liburua Eskuragarri

Ekonomia, gizartea eta politika Hondarribian, borboien Berrezarkuntzaren Garaian (1876-1923) / Aitor Puche Martínez ; [itzulpena, Bakun Itzulpen eta Argitalpen Zerbitzuak SL ; hitzaurrea, Carlos Larrinaga]

XIX. mendearen amaieraren eta XX. mendearen hasieraren artean, hondarribiar gehienak beren bizimodu tradizionalari atxikita bizi ziren. Oraindik ahula zen korronte aurrerakoia, oso apalki egiten baitzuen bultza burguesia txiki zeritzon gutxiengo aurrerakoi berriak, tokiko oligarka edo jauntxoen aurrean. Aretan gehiegizko nagusigoa zuten azken horiek herritarrekiko, indargune hauetan hartu baitzuen babes: antzinako eta ospe handiko leinuen ondorengo izateak ekarritako prestigioan eta noblezia-tituluetan, edo beren izenean zituzten hainbat jabetzatan, toki batean eta bestean, batik bat landa-eremuetan. Izan ere, pribilegio horiek guztiak oraindik ere zilegitzat jotzen ziren Berrezarkuntzan. Are gehiago, sistemak berak ontzat ematen zituen, erakundeen maila guztietan, nahiz eta gehiago ziren Antzinako Erregimenari zegozkion ezaugarriak, sortze bidean zegoen politika berriari zegozkienak baino. Alderdien politika “demokratiko” hori bazetorren, bai, baina ez zuen lortzen sendotzea, tokiko elite agintarien interes partikularren ondorioz. Botere ekonomiko edo errekonozimendu sozial gehien zutenen arteko gatazka sutsuak izan ziren Hondarribian, garai bateko bandoen arteko “Leinu-gerra” modukoak. Eta jakina, gatazka horiek zeharo baldintzatu zuten udal-bizitza. Hondarribiko iragan hurbileko garairik nahasiena izan da, ziur asko, zinegotzien ustelkeria eta haien arteko salaketak etengabeak baitziren. Eta herritarrak sarritan matxinatu ziren indarkeriaz haien aurka. Gipuzkoaren lotsara...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Puche, Aitor
Egile korporatiboa(k): Hondarribia. Udala ; Bakun Itzulpen eta Argitalpen Zerbitzuak
Egilea(k): Larrinaga, Carlos
Argitaratua: Hondarribia : Hondarribiko Udala, L.G. 2025
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Ikus aurkibidea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 94(460.154Hondarribia) PUC eko Eskuragarri  Maileguan eskatu EK25050137