XX. mendeko euskal pentsamendua Joxe Azurmendiren talaiatik / Pako Sudupe Elortza ; hitzaurrea, Ekai Txalapartegi [sic]
Joxe Azurmendiren obra unibertso literario zabal eta aberatsa da, euskalduna eta europarra, euskalduna izanik unibertsala, eta bertan hainbat arlo eta sail zedarri litezke. Hein batean aztertua dago; izan ere, pentsalariari eskainitako «Euskal pentsamenduaren ur-jauzia» kongresua egin zen Donostiako San Telmo Museoan 2019ko abenduan, eta, sei sailetan banaturik (Kultura, nazioa, estatua; Gizaberea; Gogoeta etikoak; Pentsamendu soziala; Kooperatibismoa; Hizkuntza eta pentsamendua), berrogeita hamabi aditu aritu ziren bertan euren ponentziak aurkeztenurik (Eizagirre & Zabaleta (argk.), 2021). Haritz Azurmendik doktoretza-tesia egina du Joxe Azurmendiren nazioaren kontzeptuaz, nazionalismoen gaineko ikerketen argitan (Azurmendi, 2019); alabaina, oraindik, Joxe Azurmendiren obrari dagokionez, azterkizun askoz ere gehiago dago, aztertua dagoena baino.
Lan honen izenburuarekin erara, irudika dezagun Azurmendi une batez, behinola marinelak talaietan baleen arrastoen peskizan nola, gain egoki batean hala, handik xx. mendeko euskal letrei, hots, euskal idazle handien eta ez handien idazkiei beha, eta haiek beste hainbat testurekin eta gizarte- zientzien arloko autorerekin harremanetan jartzen, eta bera ere beste hiru jakinkide nagusiekin (Intxausti, Torrealdai, Agirrebaltzategi) iritziak partekatzen, eta buru-lantegi hori guztia noiz bolalumaz idazten, noiz idazteko makinaz jotzen eta noiz ordenagailuan erregistratzen. Ildo bertsuari ekin zion Joxe Azurmendik baino lehen Salbator...
Deskribapen osoa
Zerrenda: