Azala
Liburua Eskuragarri

Liburu artean ibiltzea : irakurketa literarioa eskolan / Teresa Colomer ; [itzultzailea, Hitzurun Hizkuntza Zerbitzuak ; begirale teknikoa, Karla Fernández de Gamboa (EHU) ; hizkuntza-begiralea, Genaro Gómez (EHUko Euskara Zerbitzua)]

Irakurketa-heziketan eta heziketa literarioan irakasleen lankiderik onenak liburuak direla sinetsita, “Liburu artean ibiltzea” lanean, aurrerapen teorikoetatik eta aplikazio praktikoetatik elikatzen den hezkuntza-jardunaren esparru bat eratzen saiatu da Teresa Colomer. Liburuak bi atal dauzka. Lehenengoan, heziketa literarioaren prozesuan elkarreraginean dauden hiru alderdiak lantzen dira: eskola, irakurleak eta liburuak; bigarren atalean, elementu horiek lau irakurketa-aukerarekin nola erlazionatzen diren proposatzen da, irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak programatzen laguntzeko irakasleei: bakarkako irakurketa eta irakurketa kolektiboa, horien hedapena jakintza-arlo guztietara eta eskola, testuen interpretaziorako gidari aditu den aldetik. “Liburu artean ibiltzea” oinarrizko kontsulta-liburua da ikasgeletan ez ezik, ikasgeletatik kanpo ere irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak berritzeko interesa duen ororentzat, deskribatzen baitu "liburuek eta irakasleek nola jarduten duten elkarlanean ikasleentzako irakurketa-ibilbide bat sortzeko, ibilbide horren bitartez belaunaldi berriek parada izan dezaten literaturak mundua ulertzeko eta bizitzaz gozatzeko eskaintzen dizkien aukerez baliatzeko.

Zerrenda:
Egile nagusia: Colomer, Teresa
Egile korporatiboa(k): Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua ; Hitzurun Hizkuntz Zerbitzuak
Egilea(k): Fernández de Gamboa Vázquez, Karla ; Gomez Zubia, Genaro
Argitaratua: [Leioa] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2025
Bilduma: Unibertsitateko eskuliburuak (EHU)
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 372.41 COL lib Eskuragarri  Maileguan eskatu EK25050056