Azala
Bideoa Eskuragarri

Belaunaldi berriak [Bideoa] : gurasoak baino euskaldunago datoz haurrak / [ideia, Iñaki Uria (Hamaika Telebista ; gidoia eta edukia, UEMA ; irudiak eta animazioak, Nagore Sarasola (Hamaika Telebista) ; off ahotsa, Irati Odriozola (UEMA)]

Iñaki Iurrebaso soziolinguistak eta UEMAko ikerlariak euskalgintzaren eta hizkuntza politikaren oinarriak astindu zituen doktore tesia aurkeztu zuenean 2023an. Euskararen benetako egoera ezagutzeko eta diagnostiko zehatzagoa egiteko hainbat giltzarri biltzen ditu tesiak. Tesia modu erraz eta dibulgatiboan zabaldu nahian, elkarlanean aritu dira azken hilabeteotan UEMA eta Hamaika Telebista, eta hauxe da emaitza: hamaika bideo laburreko sorta, azken urteotako ikerketek nabarmentzen dituzten gakoen inguruan. GAKOAK izenburupean, euskararen egoera azaltzeko eta sareetan zabaltzeko hamaika bideo dira. Bakoitza bi minutu ingurukoa. Hamaika Telebistako zuzendari ohi Iñaki Uriaren hasierako ideiari tiraka, UEMA arduratu da bideoen gidoiez eta edukiaz. Irudiak eta animazioak, berriz, Hamaika Telebistako Nagore Sarasola diseinu arduradunak sortu eta ekoitzi ditu, edukia ahalik eta modu ikusgarrienean eta hezitzaileenean erakutsi ahal izateko. Euskararen belaunaldi berriei buruzkoa da bideo hau. Ahalegin handia egin du herri honek euskalduntzearen alde eta bereziki haurrak euskaldun hazteko. Bai etxean eta baita eskolan ere. Belaunaldi berriekiko ahalegin hau berezia da gurean. Hizkuntza askok honetantxe dute arazoa etorkizunera begira: gurasoek hizkuntza menderatzailea transmititzen diete ondorengoei bertakoa baztertuta. Eta jakina, belaunaldi berriek hizkuntza ikasten eta erabiltzen ez badute honek ez dauka etorkizunik. Duela 50 urtetik hona, guraso euskaldun gehienek ahalegina egite...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile korporatiboa(k): Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea ; Hamaika Telebista
Egilea(k): Iurrebaso Biteri, Iñaki ; Sarasola, Nagore ; Odriozola, Irati
Argitaratua: Donostia : Hamaika Telebista. 2025
Bilduma: Gakoak. Euskararen egoera ulertzeko gakoak (Hamaika telebista, UEMA) ; 8
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Bideo didaktikoak
Loturak: Ikus bideoa (Hamaika telebista)
Argitaratzailearen webgunea (UEMA)
Prentsa dossierra, bideo bakoitzari buruzko informazio osagarriarekin (PDF)
Ikus bideoa (Youtube)

Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentzia-bideoak INTERNETEKO BALIABIDEA EK25050112
Erreferentzia-bideoak INTERNETEKO BALIABIDEA EK25040120