Azala
Liburua Eskuragarri

Iparrorratza : kalko eta huts ohikoenen saihesteko bidelaguna / Céline Mounole Hiriart-Urruti

Franko dira azken urteetan euskararen kalitatea hobetzeko beharrez sortu diren baliabideak eta eskuliburuak. Alabaina, gehien-gehienak Hego Euskal Herriko errealitateari eta beharrei dagozkie. Liburu hau Ipar Euskal Herriko euskarari egokituriko baliabideen eskasia, partez bederen, estaltzera dator. Hizkera zaindua du helmuga, euskara etxetik plazara hedatuz doan honetan esparru publiko guzietarako (hezkuntza, hedabideak, administrazioa...) beharrezkoa den erregistro formala. Liburu honetan, frantsesaren eraginez eta euskararen ezagutza eskasez hedatuak diren huts eta kalko ohikoenak bildu eta azaldu ditu egileak, eta haiek zuzentzeko bideak eman. Horretarako, corpus batean bermatu da, alde batetik, unibertsitateko ikasleen lanez eta, bestetik, Ipar Euskal Herrian argitaratu orotako testuz (prentsa, herri-aldizkariak, iragarkiak, itzulpenak...) osatua. Huts edo erabilera oker bakoitza adibide errealez hornitua da eta erabilera zuzenaren parean ezarria.

Zerrenda:
Egile nagusia: Mounole Hiriart-Urruty, Céline
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Argitaratua: [Leioa] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2024
Bilduma: Ikertuz (EHU)
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 809.169 MOU ipa Eskuragarri  Maileguan eskatu EK25040010