Azala
Liburua Eskuragarri

Eklipseak / testua, Virginia Garcia ; ilustrazioak, Irrimarra, Karmelo Gorroño

Aranzadi zientzia elkarteak astronomiari buruzko bilduma bat argitaratzeari ekin dio. "Eklipseak" da lehen liburua. Virginia Garcia (Donostia, 1979) astronomoak idatzi du, eta pozarren dago emaitzarekin: «Oso polita geratu da». Karmele Gorroño ilustratzailearen lana goratu du. Munduko hainbat tokitan, noizbehinka, ilargiak eguzkia ezkutatzen duela entzun dugu. Hori gertatzen denean, zerua iluntzen da, eguna gau bihurtzen da, zeruan izarrak azaltzen dira eta animaliak lotara doaz; ikuskizun horri eguzki eklipse deitzen diogu. Gerta daiteke, halaber, gauez ilargia gorriz tindatzea, eta, orduan, ilargi eklipsea gertatzen da. 2025eko martxoan hasita, zenbait eklipse ikusteko aukera izango dugu gure lurraldean, ilargi eklipseak eta eguzki eklipseak. 2026ko abuztuan, hain zuzen ere, eguzki eklipse oso bat ikusteko aukera izango dugu. Liburu honekin, Birtxi farozainaren eskutik, eklipseen sekretu guztiak familian deskubrituko dituzu: zergatik gertatzen diren eta nola behatu. Eta barruan, eguzki eklipseak era seguru batean behatzeko betaurreko homologatuak aurkituko dituzue

Zerrenda:
Egile nagusia: Garcia, Virginia
Egile korporatiboa(k): Irrimarra ; Aranzadi Zientzia Elkartea
Egilea(k): Gorroño Idirin, Karmele
Argitaratua: [Donostia] : Aranzadi Zientzia Elkartea, L.G. 2024
Gaia:
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Erreferentzia-materialak
Adina / Maila: 10 urtetik aurrera (berdea)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentzia-liburuak (Haur eta gazteentzat) 523 GAR ekl Eskuragarri  Maileguan eskatu EK25010080