Notitia Vasconiae : Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia : III. liburukia 1876-1936 / Juan Madariaga Orbea (zuzendaria) ; [euskarazko itzulpenak, Asis Arbide Camps ... et al.]
Notitia Vasconiae bildumaren hirugarren liburukiak 1876tik 1936ra bitarteko aldia jorratzen du, hau da, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoarako foruen ezabapena ezartzen duen 1876ko urriaren 21eko Legetik 1936ko gerra zibila zenera arte. Aldi hori bereziki oparoa izan zen, batez ere pentsamendu politikoan. Halaber, historiografiaren eremuan berrikuntza eta hausnarketa juridikoz betetako garaia izan zen. Gainera, urteotan elkarte zientifiko eta kulturalen mugimenduak garapen nabarmena izan zuen. Horren adibide dira Nafarroako Euskal Elkargoa, Monumentuen Batzordeak, "Societé de Sciences", "Lettres et Arts de Bayonne", Eusko Ikaskuntzako historia atala... Gauza bera esan liteke aldizkako prentsak bere aldaera guztietan izan zuen garapenaz: politikan, kulturan, orokorrean, eta are kirolean ere. Ondorioz, 1876-1936 arteko aldia idatzizko prentsa eta aldizkako argitalpen zientifikoa finkatu ziren unean izan zen. Aurreko liburukiaren ereduari jarraikiz, gaika eta lurraldeka antolatutako sei bloketan banatu da lana: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Baskonia kontinentala eta Baskoniatik kanpoko egileak. Multzo bakoitzak sarrera historiko-historiografiko bat dauka, aldi zehatz horretan lurralde bakoitzean egon ziren ahotsen zerrendatik aparte, noski. Guztira 304 egileren ahotsak jaso dira, multzo bakoitzeko sarrerez gain. Testuak idazten 52 unibertsitate eta kultura- eta ikerketa-zentrotako 122 ikertzailek lagundu dute.
Erakunde egilea: | |
---|---|
Egilea(k): | ; ; ; ; ; ; |
Argitaratua: |
Oñati :
IVAP,
L.G. 2024
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Monografiak
Biografiak |
Loturak: |
Ikus argitaratzailearen webgunea Ikus aurkibidea |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | 94(460.15) not (III.lib.) | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK25010007 |