SolidWorks CAM aplikazioaren oinarriak [Lanbide Heziketa - Interneteko baliabidea] / Luis Palacios Iraolagoitia
Ordenagailuz Lagundutako Fabrikazioa moduluan, Solidworks CAM aplikazioa erabiltzen da hainbat ikastetxetan, tartean Eibarko Armeria Eskolan, eta ez dago euskarazko ikasmaterialik. Lan honek hutsune hori bete nahi du. Armeria Eskolak sustatutako ikasmateriala da eta IRALE programako R400 ikastaroaren bitartez garatu da. Proiektu hau, oinarrian, bideo tutorial-sorta bat da, ikasleek beren erritmoan eta modu asinkronoan erabiltzeko sortua. Solidworks CAMen funtzionamenduaren irudi orokorra eskaintzen du, aurrerago sakontzen jarraitzeko. Bideoak pieza-eredu batetik abiatzen dira eta SolidWorks CAM programan jarraitu beharreko prozesu guztia erakusten dute. Piezaren 3D ereduaren fitxategia eskuragarri dago, bideoekin batera. Bideoez gain, eskuliburu bat sortu da, ikasmaterialaren nondik norakoak erakusteko eta ikasleek bideoetako azalpenak jarraitzeko eta erregistratzeko.

Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Lanbide Heziketa | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK25050072 |