Gauzen lezioak : eguneroko unibertso xumea / [testua] Gustavo Puerta Leisse ; [ilustrazioak] Elena Odriozola ; itzulpena, Juan Kruz Igerabide
Eguneroko objektuen atzean gorderik dauden kontu harrigarriak aurkitzeko liburua. Botoi bat, dado bat, frisbeea, euliak harrapatzekoa, eltzeitsua… eguneroko objektuak dira, eta ez diegu arreta handirik eskaintzen. Hala ere, tentuz behatzen ditugunean, benetan harrigarriak dira. Liburu honek jolasera gonbidatzen du, eta pentsatzera nahiz sortzera. XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran ospetsu bihurturiko «Gauzen lezioak» genero pedagogikotik abiatuta, orrialdeotan alor ugari biltzen dira, hala nola informazio-liburua, jarduera-liburua, gogoeta filosofikoa eta umore tuntun samarra. Irakurketa ez da azken orrian amaitzen; aitzitik, umeak idaztera, marraztera, pentsatzera, imajinatzera bultzatzen ditu… 677 ilustrazio baino gehiagorekin, Elena Odriozola sarituaren bost urteko lanaren emaitza da. Orrialde hauetan, umeek idazteko, marrazteko eta beste irakurketetara jotzeko baliabideak dituzte. Eta irakasleek, liburuzainek eta umeekin lan egiten duten bitartekariek beren jarduerak diseinatzeko material baliotsua eskaintzen du.
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | ; |
Argitaratua: |
[Donostia] :
Ediciones Modernas El Embudo,
2024
|
Edizioa: | 1. ed. |
Bilduma: |
Zenbat gauza! (Ediciones Modernas El embudo)
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Erreferentzia-materialak
Haur eta Gazteentzako Literatura |
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
Adina / Maila: |
10 urtetik aurrera (berdea) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Erreferentzia-liburuak (Haur eta gazteentzat) | 088 PUE gau | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK24110176 |