Haur eta gazte literatura [Interneteko baliabidea] : irakur gida 2023 / [erredakzio idazkaritza, Mondragon Unibertsitatea, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (HUEZI) ; koordinatzailea, Marikarmen Apraiz]
"Haur eta Gazte Literatura, 2023. Irakur Gida" talde baten lan jarraituaren eta liburu askoren irakurketaren emaitza da. Guraso, irakasle eta bibliotekarientzat lagungarri izan nahi du. Ezin du irakurketa zuzena ordezkatu, ezta irakurketak sortzen duen plazera bera ere, ez baita inola ere hori bere asmoa. Talde honek egiten duen irakurketaren adierazpen-bilduma baino ez da. Ondokoa da gure lan metodoa: Haur eta Gazte Literaturaz 2023. urtean euskaraz publikatu dena irakurri eta gero, gure irakurketak kontrajartzen ditugu. Balorazioa hainbat aldagai kontuan izanda egiten dugu; besteak beste: hizkuntzaren erabilpena, kalitate literarioa eta gaiari ematen zaion tratamendua hartzen ditugu kontuan. Ondoren, liburuen zerrenda orokorraren sailkapena egiten ditugu, bi multzotan: liburu gomendagarriak eta oso gomendagarriak. Azken horiei erreseina bana gehitzen diegu. Bestalde, irakurketarako proposatzen dugun adina orientagarria besterik ez da, sailkaezinak baitira garapen-erritmoak, haurren zaletasunak, etab. Gure ustetan, haurrek liburuen aukeraketa librea egitea oinarrizkoa da, are gehiago, irakurketarako grina sortzeko, funtsezkotzat jotzen dugu. Talde hau osatzen dugunontzat lan hau aurrera eramatea oso atsegina izan den bezala zuentzat ere horrela izatea espero dugu. Eskuartean duzun gida hau orientagarri izatea espero dugu.
Erakunde egilea: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Eskoriatza :
HUEZI,
2024
|
Bilduma: |
Haur eta gazte literatura. Irakur gida (HUHEZI)
; 2023 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Monografiak
Baliabide digitalak |
Loturak: |
Joan material honetara (EIMA Katalogoa) Ikus materiala Mondragon Unibertsitateko webgunean |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK24100089 |