Urruzuno literatur lehiaketa 2024 : lan sarituen bilduma / [prestatzaileak, Begoña Erkiaga, Xabier González, Itxaso Hierro eta Maitane Izagirre ; sarrera, Euskara Zerbitzua ; hitzaurrea, Miren Gorrotxategi]
1986an abiatu zen Urruzuno literatur lehiaketa eta ordutik, urterik huts egin gabe, irakurtzea eta idaztea gustuko duten euskal gazteen topaleku izan da. Hogeita hamazortzi urte bete dira hortaz lehenengo ediziotik, eta familia handitzen doa etengabe. Liburu honen azken orrietan duzu, irakurle, urte hauetan guztietan urruzunotar izan direnen zerrenda. Bostehunetik gora dira dagoeneko horrelako ¿titulua¿ lortu dutenak. Zerrendako batzuek dagoeneko bikoiztu dute irabazle izan zireneko adina. Ez da, bada, txantxetakoa lehiaketak urte hauetan egin duen ibilbidea. Han eta hemen azaltzen zaizkigu garai bateko kimu berri haiek gaurko kazetaritzan, gaurko literaturako izenetan. Kimu loratuak dira haiek, irakurle; kimu berriak, liburuan barrena dastatuko dituzunak. Urtero bezala, berariaz goraipatu nahi dugu idazle gazte hauetako bakoitzaren irakasle-trebatzailea. Irakasle fin horren lan isila eta eraginkorra dago gaztetxo idazlearen atzean. Berezko iaiotasuna ez da gehienetan nahikoa izaten idazle berriak sortzeko. Landu, trebatu eta aberastu egin behar izaten da berezko hori. Eta zuk, Urruzunoko parte-hartzaile ez irabazlea, ez etsi! Agian epaimahai honek ez du asmatu zure barnean daramazuna ikusten. Agian, oraingoan ez duzu asmatu zure hori kanporatzen. Beharbada, trebetasun apur baten kontua da. Guztiok dugu zer esana; guztion zer esanak du garrantzia; guztiok gara gai esan nahi duguna esateko; guztiok gara gai, gainera, hori era duin, zuzen eta, zergatik ez, literarioan egiteko...
Egile korporatiboa(k): | ; |
---|---|
Egilea(k): | ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; |
Argitaratua: |
Vitoria-Gasteiz :
Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia,
2024
|
Edizioa: | 1. argit. |
Bilduma: |
Sagastiberri (Hezkuntza Saila)
; 39 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Haur eta Gazteentzako Literatura
Baliabide digitalak |
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea Ikus liburuaren bertsio digitala (EIMA Katalogoa) |
Adina / Maila: |
12 urtetik aurrera (horia) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Haur eta gazteentzako narratiba | N ira | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK24090030 |
Haur eta gazteentzako narratiba | N ira | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK24090010 |