Jasangarritasunerako ikerketak, gazteak inspiratzeko / [egileak, Elhuyar (Aitziber Lasa Iglesias... et al.) ; irudiak, Pernan Goñi Olalde]
Gazteek jasangarritasuna ikasgelan lantzeko, Jasangarritasunerako ikerketak, gazteak inspiratzeko liburuxka kaleratu du Elhuyarrek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren laguntzarekin. Liburuxka honek zenbait proiektu eta hausnarketa eskaintzen dizkie irakasleei, ingurumenarekiko arduraren ikuspegitik. Hezkuntza-komunitatea inspiratzeko eta laguntzeko baliabideak eskaini nahi ditu. Izan ere, gaur egungo gazteek ezinbestean inplikatu beharko dute ingurumen-larrialdiari aurre egiteko. Horregatik, interesgarria da ikasgelan gazteekin jasangarritasunari eta klima-larrialdiari buruzko hausnarketak eta ekintzak sustatzea, betiere berdintasuna, inklusibitatea eta eraldaketa soziala kontuan hartuta. Elhuyarren "2022-2023 Gluoien mahaia, gazteak etorkizunerako inspiratzeko" proiektuaren emaitza da liburuxka. Proiektu horren barruan, zenbait adituren arteko topaketak antolatu ditu, jasangarritasunaz, ingurumen-larrialdiaz eta hezkuntzaz eztabaidatzeko, eta, gerora, topaketa horietan egindako hausnarketa eta lanketen ondorioz sortutako edukiak bilduta osatu da liburuxka. Liburuxka azalpen-testuez eta Pernan Goñiren ilustrazioez osatuta dago, eta bi atal nagusi ditu: lehenengo atalean, jasangarritasuna eta ingurumen-larrialdia gelan lantzeko 20 ideia gako aurkezten dira; bigarren atalean, aldiz, ikertzaileek proposatutako 20 proiektu inspiragarri daude, jasangarritasuna lantzeko. Proiektuen bidez, honelako galderei er...
Erakunde egilea: | |
---|---|
Egilea(k): | ; ; ; ; |
Argitaratua: |
Usurbil :
Elhuyar Fundazioa,
L.G. 2023
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Erreferentzia-materialak
Baliabide digitalak |
Loturak: |
Ikus liburuxkaren bertsio digitala Argitaletxearen webgunea |
Adina / Maila: |
DBH eta Batxilergoa |