Azala
Liburua Eskuragarri

Maite nau, ez nau maite / Gwladys Constant ; itzultzailea, Usoa Wyssenbach Ibarra

Nola bihur daitekeen maitagarri-ipuin bat amesgaizto... Nerabe batek, bere egunkariaren bidez, lizeoko bi gazteren arteko harreman manipulatzailearen istorioa kontatuko du. Gwenaëlle neska atsegin bat da, ikasle bikaina, asmo onekoa. Ez du inoiz maitasun harremanik izan. Horregatik, Williamek -lizeoan den mutilik ezagunenak eta ederrenak, ile adatsa sorbalde­taraino duenak- Gwenenganako interesa erakusten duenean, neska zeharo maiteminduko da. Laster, txora-txora eginda egongo dira biak. Agur bizitza monotonoari: maitasun istorio ero honek Gwen eraldatuko du... Baina William mutil-lagun jeloskorra da, eta Gwen lagunengandik eta gurasoengandik urrunaraziko du. Williamen eraginpean, Gwen txotxongilo bihurtuko da, eta Williamekin eta Williamentzat biziko da, haren apeten eta haserrealdien mende... Harreman esklusibo honek bi urte iraungo du, harik eta, egun batean, ikasturte amaierako azterketak egin baino lehen, Williamek harremana telefonoz hausten duen arte. Suizidio saiakera baten ostean, Gwen ospitaleratuko dute, eta egunkari bat idatziko du jasandako (maitasun) manipulazioari buruz, mutil-lagun banpiro horren atzaparretan nola erori ote zen ulertzeko ahaleginean. [GJH 5: Genero berdintasuna]

Zerrenda:
Egile nagusia: Constant, Gwladys
Beste egile batzuk: Wyssenbach Ibarra, Usoa
Argitaratua: Bilbao : Desclée de Brouwer, L.G. 2023
Gaia
Generoa / Forma Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Ikus booktrailerra
Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 12 urtetik aurrera (horia)

Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur eta gazteentzako narratiba N CON mai Eskuragarri  Eskatu EK23050095