Azala
Liburua Eskuragarri

Bertolt Brecht / Bertolt Brecht ; itzulpena, Irati Majuelo Itoiz ; [hitzaurrea, Maialen Berasategi Catalán]

Autore batek berean ez beste kultura batean zenbaterainoko oihartzuna izan duen jakiteko, arrasto kuantitatibo baliozkoa dateke erreparatzea zenbat obra itzuli zaizkion tokiko hizkuntzara, zenbat itzultzailek, zenbat diziplinatan. Zenbateko horri begiratuta behintzat, agerikoa da besteak beste Mikel Laboari Liluraren kontra sorrarazi zion eta Negu Gorriak taldeari nolabait ere izena eman zion autoreak lilura eta gauza gehiago piztu izan dizkiela euskal egileei, haren aleak euskaratuak baitituzte aspaldi handian Juan San Martinek, Joseba Sarrionandiak, Joxerra Garziak, Itxaro Bordak, Harkaitz Canok eta Patxi Salaberrik beste askoren artean, poemak eta antzezlanak batik bat. Beharbada teatrogile gisa errekonozimendu handiagoa izan badu ere, gaur egun inor gutxik ezetsiko du XX. mendeko poemagile aleman eta europar nabarmenetako bat ere izan zela Bertolt Brecht (Augsburg, 1898 - Ekialdeko Berlin, 1956), baita autore oparoa ere: haren 2.000tik gora olerkien lagin zaindua eta indartsua dakarkigu orain Irati Majuelo Itoizek bilduma honetara. Baditu Brechtek ale oso narratiboak, are ipuin klasikoen oihartzuna dakartenak; baditu elegiak; baditu kantuak, odak, ereserkiak, baladak (musikarekin zuen harreman estuaren erakusgarri); neurtitz errimadunak, bertso libre ia prosazkoak. Sorta zabala eta askotarikoa. Brechten gaztetako ahots noiz nihilista samar noiz ederzaleak, autorearen kontzientzia politikoa sakondu ahala, bide egin zion ahots gero eta sozialago, konprometitua...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Brecht, Bertolt (1898-1956)
Egilea(k): Majuelo Itoiz, Irati ; Berasategi, Maialen
Argitaratua: Zarautz [etab.] : Susa, L.G. 2023
Bilduma: Munduko poesia kaierak (Susa) ; 45
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Interneteko baliabidea
Poesia
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P BRE ber Eskuragarri  Maileguan eskatu EK23050065