Zientzialari (Koldo Callado) [Interneteko baliabidea - Bideoa] : urte gutxitan depresioa ezgaitasunaren lehenengo kausa izango da / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU)
"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: Munduko Osasun Erakundeak kaleratutako informazioari men eginez, urte batzuen buruan depresioa ezgaitasunaren lehenengo kausa izango dela ohartarazi digu Koldo Callado UPV/EHUko Farmakologiako irakasle eta ikertzaileak Zientzialariren atal honetan. Zer dago, ordea, hain hedatua dagoen gaitz honen atzean? zer da depresioa eta nola eragiten du gure garunean? Bere esanetan, populazioaren %15 inguruk bere bizitzan zehar depresioaren sintomaren bat pairatuko duela kontuan izanda, honen aurkako tratamendu eta farmakoak hobetzea izango da etorkizunera begirako erronka nagusia.
| Erakunde egilea: | |
|---|---|
| Egilea(k): | |
| Argitaratua: |
[S.l.] :
UPV/EHU,
2021
|
| Bilduma: |
EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala)
; 58 Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 58 |
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Erreferentzia-materialak Bideo didaktikoak |
| Loturak: |
Ikus bideoa Ikus YouTube kanala |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Erreferentzia-bideoak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK21100204 |