Zientzialari (Aitziber Mendiguren) [Interneteko baliabidea - Bideoa] : minaren maneiu ona egitea eta pazienteen bizi kalitatea / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU)
"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: azken urteetan mina eragiten duten gaixotasunen inzidentzia asko igo da eta mina arintzeko, besteak beste, opiazeoak erabiltzen dira. Azken urteetan kannabinoideak ere aztergai daude mina arintzeko aukera gisa. Substantzia horiek, ordea, tolerantzia eta mendekotasuna sortzen dute epe luzera. Bi fenomeno horiek arintzeko, farmako berriak aztertzeko teknika elektrofisiologikoak eta portaerazko teknikak aztertzen ditu, UPV/EHUko Aitziber Mendiguren irakasle agregatuaren ikerketa-taldeak. Teknika elektrofisiologikoen bidez neuronen jarduera elektrikoa neurtzen dute animalien locus coeruleus gunean, oso egokia baita mina arintzen duten opiazeoen eraginak aztertzeko. Portaerazko tekniken bidez, aldiz, animalietan duen eragin analgesikoa neurtzen dute. Aitziber Mendigurenekin elkartu gara, UPV/EHUko Farmakologia saileko irakasle agregatua, haren ikerketa esparruaren nondik norakoak ezagutzeko. "Zientzialari" izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.
| Erakunde egilea: | |
|---|---|
| Egilea(k): | |
| Argitaratua: |
[S.l.] :
UPV/EHU,
2021
|
| Bilduma: |
EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala)
; 130 Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 130 |
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Erreferentzia-materialak Bideo didaktikoak |
| Loturak: |
Ikus bideoa Ikus YouTube kanala |