Zientzialari (Izortze Santin) [Interneteko baliabidea - Bideoa] : 1 motako diabetesaren geneak ikertzeak diagnostikoan lagundu dezake / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU)
"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: 1 motako diabetesa gaixotasun konplexua da bere garapenean faktore genetikoak eta ingurune-faktoreak parte hartzen dutelako. Genetikaren aldetik, adibidez, gene asko partaide dira haren sorreran. Horregatik, oso garrantzitsua da gene horien identifikazioa. Diabetes mota honetan eragiten duten geneen ikerketak, batez ere gaitzaren diagnostikoan laguntzen du. Hau da, gaixotasunean parte hartzen duten geneak ezagutuz eta pertsonetan dituzten aldaerak ikertuz posible izango litzateke jakitea pertsona batek etorkizunean 1 motako diabetesa pairatzeko duen arriskua. Gene karakterizazioan eta azterketan lan egiten du Izortze Santinek, UPV/EHUko Biokimika eta Biologia Molekularreko Departamentuko ikertzaileak. Berarekin bildu gara hobeto ezagutzeko haren ikerketan erronkak gizartean eta osasunean.
| Erakunde egilea: | |
|---|---|
| Egilea(k): | |
| Argitaratua: |
[S.l.] :
UPV/EHU,
2021
|
| Bilduma: |
EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala)
; 148 Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 148 |
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Erreferentzia-materialak Bideo didaktikoak |
| Loturak: |
Ikus bideoa Ikus YouTube kanala |
| Sinopsia: | "Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: 1 motako diabetesa gaixotasun konplexua da bere garapenean faktore genetikoak eta ingurune-faktoreak parte hartzen dutelako. Genetikaren aldetik, adibidez, gene asko partaide dira haren sorreran. Horregatik, oso garrantzitsua da gene horien identifikazioa. Diabetes mota honetan eragiten duten geneen ikerketak, batez ere gaitzaren diagnostikoan laguntzen du. Hau da, gaixotasunean parte hartzen duten geneak ezagutuz eta pertsonetan dituzten aldaerak ikertuz posible izango litzateke jakitea pertsona batek etorkizunean 1 motako diabetesa pairatzeko duen arriskua. Gene karakterizazioan eta azterketan lan egiten du Izortze Santinek, UPV/EHUko Biokimika eta Biologia Molekularreko Departamentuko ikertzaileak. Berarekin bildu gara hobeto ezagutzeko haren ikerketan erronkak gizartean eta osasunean. |
|---|---|
| Deskribapen fisikoa: | Baliabide elektronikoa (5 min) : soinuduna, kol. |