Azala
Liburua Eskuragarri

Modernitate kapitalistari kritika [Interneteko baliabidea] : Weber, Frankfurteko Eskola, Habermas / Joseba Azkarraga Etxegibel

Weber liberala zen, Frankfurteko Eskolako batzuk ezker iraultzailearen pentsalaritzat hartu izan dira, eta Habermas ezker erreformazalearekin lotu izan da. Aldeak alde, modernitateak ekarri dituen dominazio formak salatu dituzte batzuek eta besteek. Horregatik, "kritiko" hitza funtsezkoa zaio orriotara ekarri dugun pentsamenduari. Helburua hauxe izan da: unibertsitateko ikasleei, irakasleei eta gaian interesa izan dezakeen edozeini, garrantzi handikoak diren pentsalari eta obra batzuei buruzko apunte batzuk eskaintzea. Mundu moderno kapitalista interpretatzeko modu bat ekarri dugu orriotara, hainbat eta hainbat liluratu duena eta liluratzen jarraitzen duena. Beharbada historiako soziologorik handiena izan den Max Weber-ekin hasi eta beharbada gaurko pentsalaririk handiena eta aipatuena den JŸrgen Habermas-ekin amaitu. Arrasateko kooperatibismoari buruzko doktore-tesirako egindako lan teorikoa duzu argitalpen hau. Hori dela eta, aipu batzuk aurkituko dira han-hemenka euskal esperientzia sozioekonomikoari buruz. Euskal kooperatibismoa abiapuntutzat hartuta, begi-puntuan hartu dugun pentsamendu-ildoa euskal unibertsora ekarri gura izan dugu, eta bertako esperientzia batekin zipriztindu, euskal irakurleari errazagoa izango zaiolakoan orriotan isuri den pentsamendua ulertzea.

Zerrenda:
Egile nagusia: Azkarraga-Etxagibel, Joseba
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea , 2006
Gaia
Generoa / Forma Interneteko baliabidea
Monografiak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Buruxkak)

Internet


Liburuaren bertsio digitala (Buruxkak)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 330.342.14 AZK mod Eskuragarri  Eskatu 1014630