Azala
Liburua Eskuragarri

Politika ekonomikoaz

Ekonomiaren azterketaren barne, interes handia sortzen duten esparruen artean, zalantzarik gabe, Estatuaren ekonomia-jarduera azpimarratu behar da. Gaurkotasun handikoa gainera. Hori dela eta, politika ekonomikoaz gizartean dagoen interesari aurre egitea da, neurri handi batean, liburu honen helburua. Horretarako, erakunde publikoek ekono-mian duten esku-hartzearen funtsezko alderdiak aztertzen dira, erabili ohi diren tresna, instituzio eta politiken azterketari arreta berezia emanez. Hori bai, tresna edo politika publiko horietako bakoitza faktore instituzionalekin -edo ekonomian oro har, eta, bereziki, Estatuak ekonomian duen esku-hartzean, eragina duten ildo zientifiko edo ideologikoekin- zein puntutaraino dagoen loturik aztertzeko ahalegin bereziak egiten dira. Testu honetan, jakina, politika ekonomikoaren betiko alderdi teknikoak eta politika publikoak aztertzen dira (diru-politika, politika fiskala, industria-politika...). Baina, aldi berean, politika ekonomikoaren azterketaren alderdi instituzionalei ere beharrezko arreta eskaintzen zaie. Alde batetik, ekonomia-jardueraren ingurune instituzionalari eta, bestetik, politika ekonomikoaren kudeaketan interes partikularren eta interes orokorren artean sortu ohi diren gatazkei eta, horren ondorioz, politikaren eta ekonomiaren arteko harremanari, politika ekonomikoaren azterketan ildo instituzionalek duten gero eta garrantzi handiagoarekin bat etorriz.

Zerrenda:
Egile nagusia: Zelaia Ulibarri, Adrian
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Beste egile batzuk: Arieta-Araunabeña Alzaga, Jaione ; Gamboa Uribarren, Blanca
Argitaratua: Bilbo : UEU , 2009
Bilduma: Buruxkak
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Buruxkak)