Azala
Liburua Eskuragarri

Politika eta gizartea : oinarrizko ikasgaiak [Interneteko baliabidea]

Esparru politikoa gizartetik bereiztutako esparru autonomo gisa irudikatzen da aro modernoan —esparru ekonomikoa, esparru soziala, esparru erlijiosoa eta beste esparru batzuk banatzen diren modu berean—. Sarritan, bereizketa hori dela eta, fenomeno politikoak beste faktore sozialetatik urrundurik landu dira, unibertso politikoak bizitza propioa izango balu bezala. Halatan, azterketa politikoa Estatuen eta gobernu-erakundeen analisira murriztu da hainbat lan klasikotan. Gure asmoak ez doaz bide horretatik. Hemen agertzen den ikusmoldearen arabera, bestelako zeregina dagokie Soziologia Politikoari eta Politika-Zientziari. Azken horien eginkizuna da bereiztutako esparru politikoak gainontzeko gizarte eremuekin ezartzen dituen harremanak aztertzea, beste modu batean adierazita, politika eta gizartearen arteko uztarduraren auziari buruzko gogoeta egitea. Azken batean, ezin dugu saihestu esparru politikoak gizartearen atal guztietan sortzen duen astindua. —Eta, alderantziz ere, ezkutagaitza zaigu faktore ekonomikoek, erlijiosoek, kulturalek eta, oro har, sozialek mundu politikoan daukaten eragina—. Esparru politikoak, de facto, gizartearen erdigune metaforikoa betetzen du, beraz, gizarte eremu guztiak zipriztintzen ditu bere funtzionamenduan.

Zerrenda:
Egile nagusia: Larrinaga Renteria, Ane
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Beste egile batzuk: Barcena, Iñaki
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea , 2004
Gaia
Generoa / Forma Interneteko baliabidea
Monografiak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Buruxkak)