Azala
Liburua Eskuragarri

Lana eta osasuna [Interneteko baliabidea] / UEUren Medikuntza Saila

LANA ETA OSASUNA izeneko liburu honetan biltzen dira Udako Euskal Unibertsitateren Medikuntza Sailak 1985ean zehar landu eta prestatu zituen gaiak UEUren ohizko Iruñeko ikastaroan emateko. Zoritxarrez ikastaroa ez zen eman eta egindako lan guztia itzalean gelditu zen. Orain, hiru urte beranduago, Udako Euskal Unibertsitateak komenigarri eritzi dio lan hori argitaratzearen ahalegina egiteari, gaiak gaurkotasuna ez duelako galdu batetik eta Medikuntzan, eta Osasunaren arloan oro har, euskarazko libururik ez dagoelako kasik bestetik; hortaz, euskara oraino loratu ez den eremu honetan egiten den guztiak, mugatua izanik ere, badu garrantzia. Lan-osasuna gaia oso zabala da dudarik gabe, adar eta adarska asko ditu eta, ondorioz, aukeratu beharra zegoen. Bederatzi artikuluz osatzen da liburua: sarrera edo aurkezpena den artikulua eta honako beste zortziok. Emakumea/Lana/Osasuna, Lan-istripuak, Higiene Industriala, Toxikologia Industriala, Txikatuei Laguntza eta Tratamendurako Oinarri Orokorrak, Lana eta minbizia, Ergonomia eta Lanaren Psikosoziologia. Hona, beraz, LANA ETA OSASUNA liburu hau; euskarak osasun-munduan bere tokia hartuko badu, honelako asko beharko dira.

Zerrenda:
Egile korporatiboa(k): Udako Euskal Unibertsitatea. Medikuntza Saila ; Udako Euskal Unibertsitatea
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, L.G. 1988
Bilduma: Printzak (UEU) ; 1
Gaia:
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Monografiak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Buruxkak)

Antzeko izenburuak