Elkano : itsasoak emandako bizitza / [egilea] Gari Berasaluze ; [marrazkiak, Dani Fano]
Duela bostehun urte, mundua zabala eta arrotza zenean, Portugalek eta Gaztelak mundu hura bi zatitan banatzea erabaki zuten, sagar bat balitz bezala, bakoitzak bere zatia nahi zuen moduan irentsi ahal izateko. Gaztela hegoaldetik 1519an atera eta 1522an abiapuntura itzuli zen europarrentzat ordura arteko bidaia handiena izandakoa. Bost itsasontzi eta 265 lagun abiatu ziren, eta, hiru urteren buruan, itsasontzi bakarra itzuli zen, espeziaz beteta, bizirik iraun zuten 18 marinelekin, Joan Sebastian Elkano kapitainaren aginduetara. Bidaia haren bosgarren mendeurrenarekin bat eginez, Elkano ezagutarazteko hamaika ekimen iragarri eta sustatu dituzte erakundeek. Batzuentzat, Gaztelako armadak inoiz egindako balentria handiena izan zen Elkanorena; beste batzuentzat, euskal itsas kulturaren, teknologiaren eta merkataritzaren ikur izan zen Elkano. Batzuek zein besteek, beraz, heroi gisara aurkezten dute. Historiak, ordea, bere bidea egiten du boterearekiko eta interes politikoekiko loturetatik aparte, eta gero eta gehiago dira Elkanoren aurpegi eta itzal guztiak ezagutu nahi dituztenak, historiarekiko hausnarketa kritikoa bultzatzeko. Izan ere, Gaztelaren izenean egin zituenak gogoratzeak gaur egungo munduaren eta botere-harremanen gakoak ulertzen laguntzen du. Ahalegin horren emaitza da Gari Berasaluzek idatzitako biografia hau. Epika interesatutik aldenduta eta Elkanoren inguruko iturri historiko nagusietatik edanda, Elkanoren bizitzan eta historian barrena egindako bidaia da libu...
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Tafalla :
Txalaparta,
2008
|
Edizioa: | 1. argit. |
Bilduma: |
Axuri beltza (Txalaparta)
; 39 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Haur eta Gazteentzako Literatura
Biografiak |
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea Ikus bideoa |
Adina / Maila: |
12 urtetik aurrera (horia) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Haur eta gazteentzako narratiba | N BER elk | Eskuragarri Maileguan eskatu | 1013056 |