Azala
Liburua Eskuragarri

Egun beltzetan, jolas beltzak / Fernando Morillo Grande

Gazteen errugabetasuna guztietan ankerrena izan daiteke. Giroa latza denean, are latzagoak dira jokabideak: egun beltzetan, jolas beltzak. Izan ere, bizitzak lepotik helduz gero, ez omen da aukera handirik. Edo bai? Liburu honetako protagonistak gaztetako gudak ekartzen ditu gogora. Kanpo- eta barru-gudak. Gudaoste garaia du jolas-leku, eta, gaztaro guztietan bezala, ametsak eta komeriak dauzka elikagai: adiskideen liskarrak eta sexuaren tabuak, liderren xarma eta zaurien negarrak.Txoko ilun guztietatik, amorrua, nahasmena eta irrika. Egun beltzetan, jolasa beltz. Baina baita bizigarri ere. Hala, jolasak jolas, bizitzaren xuxurla gordina entzun beharko du apurka. Eta ametsaren azkena.

Zerrenda:
Egile nagusia: Morillo, Fernando
Argitaratua: Donostia : Erein, L.G. 2008
Bilduma: Perzebal (Erein) ; 17
Gaia:
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 12-16 urte (horia)
Sinopsia:Gazteen errugabetasuna guztietan ankerrena izan daiteke. Giroa latza denean, are latzagoak dira jokabideak: egun beltzetan, jolas beltzak. Izan ere, bizitzak lepotik helduz gero, ez omen da aukera handirik. Edo bai? Liburu honetako protagonistak gaztetako gudak ekartzen ditu gogora. Kanpo- eta barru-gudak. Gudaoste garaia du jolas-leku, eta, gaztaro guztietan bezala, ametsak eta komeriak dauzka elikagai: adiskideen liskarrak eta sexuaren tabuak, liderren xarma eta zaurien negarrak.Txoko ilun guztietatik, amorrua, nahasmena eta irrika. Egun beltzetan, jolasa beltz. Baina baita bizigarri ere. Hala, jolasak jolas, bizitzaren xuxurla gordina entzun beharko du apurka. Eta ametsaren azkena.
Finantzaketa:Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza jaso du
Deskribapen fisikoa:95 or. ; 21 cm
Adina / Maila:12-16 urte (horia)
ISBN:978-84-9746-476-5