Azala
Liburua Mailegatua

Haragizko erreformak / Mari Luz Esteban ; Iratxe Retolazaren edizioa

Mari Luz Estebanek poema-bilduma guztietan harreman-sareetan arakatu du, gutasunak zein nitasunak gorpuztean elkarrekiko harremanek, afektuek eta pentsamenduek zer-nolako eragina duten poetikoki adieraziz. Lehen poema-bilduman, Amaren heriotzak libreago egin ninduen (Pamiela, 2013), amaren genealogiak arakatzearekin batera, senidetasun- zein afektu-sareek sorturiko tentsio, desira, zauri zein grinak arakatu zituen; bigarren poema-bilduman, Andrezaharren manifestua (Pamiela, 2019), zahartzea bizitzeko, gorpuzteko eta birpentsatzeko moduez jardun zuen, begirada feminista ardatz izanda. Hirugarren bilduma honetan, genealogia geografikoetan, kulturaletan, sozialetan zein linguistikoetan arakatu du, askotariko adarkatzeez osaturiko genealogia afektibo eta politikoak poetikoki gorpuzteko. Lehen atalean, oroitzapenen txatal poetikoak osatzen ditu, haurtzaroko geografia afektiboetan arakatuz, klase-kontzientziaren ernamuinak eta hizkuntza-kontzientziaren ernamuinak aletuz. Kontzientzia ernaltze horren bizipen, eszena edo oroitzapen modura gorpuzten direnek, pixkanaka teorizatze poetikorantz egiten dute jauzi. "Teoria maketoa" izeneko atalean kontzientzia ernaltze horrek sorturiko gogoeta poetikoa harilkatzen du, bere poetika edo bide estetikoa argitzeko urrats garrantzitsu bihurtzen dena. Bertan gurutzatzen dira aurreko ataletan printzaka aletuz joan diren zapalkuntza horien kontzientziak (feminista, herri-, hizkuntza- eta klase-kontzientzia...), posizio poetiko-politiko b...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Esteban, Mari Luz
Egilea(k): Retolaza Gutierrez, Iratxe
Argitaratua: Arre : Pamiela, 2023
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Poesia (Pamiela) ; 59
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Poesia
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus liburuaren aurkezpen-bideoa

Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P EST har Mailegatua  Maileguan eskatu EK23060068