Azala
Liburua Eskuragarri

Mario Benedetti / Mario Benedetti ; itzulpena, Inma Errea Cleix ; [hitzaurrea, Isabel Etxeberria Ramírez]

Inguruabarrek poetaren obra baldintzatzen dute beti. Baina badira idazle batzuk zeinengan, dela bizitzea egokitu zaien testuingurua bereziki makurra delako, dela enpatiarako jaidura eutsiezina dutelako, auzi politikoak pisu nabarmena duen. Mario Benedettiren poesian eta literatura osoan, inguruan duen errealitatea irakurtzeko eta injustizia salatzeko tema etengabea da. Benedettik (Paso de los Toros, 1920 - Montevideo, 2009) aberriari begiratzen dio bere poemetan. Begiratzen dio barrutik eta kanpotik, eta bere biografiako momentuaren arabera nabartzen da emaitza: Bordaberryren diktadura aldia baino lehen turista ezaxola gisa egindako bidaien ondoriozko so xeratsua, lehenik (Nozioa aberriaz); "hurbiletik urrunera" eta "elkartasunetik elkartasunera" egindako erbestealdiko (1973-1985) nostalgia, aurrerago (Beste nozio bat aberriaz); eta deserbesteratze garaiko -Benedettirena berarena da terminoa- kontranostalgia eta itzuleran topatutako Uruguai ezezagunak sorrarazten dion harridura, ondoren. "Mario beti dago munduaren alde", esan zuen Carlos Maggik. Baina munduaren alde kokatze horretan, begirada kritikoa eta autokritikoa darabil poetak, inoiz ez bere buruarekiko ez hurkoarekiko konplazentziak hartua. Injustizia sozialen kontrako bere aldarrietan, orain kanpora orain barrura beha jartzen da, norberaren tolesak eta inkoherentziak arakatuz, ironia maiz baliabide eraginkor duela ("hura zortea gutxi batzuk baino ez ginen nor / laburpena ginen...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Benedetti, Mario (1920-2009)
Egilea(k): Errea, Inma ; Etxeberria Ramírez, Isabel
Argitaratua: Zarautz [etab.] : Susa, L.G. 2023
Bilduma: Munduko poesia kaierak (Susa) ; 46
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Interneteko baliabidea
Poesia
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P BEN mar Eskuragarri  Maileguan eskatu EK23050066