Zientzialari (Ibone Ametzaga) [Interneteko baliabidea - Bideoa] : ekosistemen zerbitzuek eragin zuzena daukate gizartean / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU)
"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: Badira urte batzuk klima-aldaketaren inguruan hitz egiten dela eta honen inguruan gehiago hausnartzen hasi ginela. Honenbestez, naturaren garrantziaz jabetu da gizartea, eta, natura gehiago zaintzen hasiak gara, izan ere, izardiaren abantailak ugariak dira. Naturaren bidez gizartearen ongizaterako lortzen ditugun onurak ekosistemen zerbitzuak dira eta mota askotakoak izan daitezke, besteak beste, ekonomikoak, giza-harremanei dagozkienak edo segurtasunarekin lotutakoak. Hiru talde desberdinetan bereiz daitezke ekosistemen zerbitzuen onurak: lehena, hornidurazkoak edo eragin zuzena daukatenak (adibidez, elikagaiak); bigarrenak, erregulaziokoak edo zeharkakoak (tenperaturaren kontrola edo gaixotasunak); eta, azkenik, kulturalak izango genituzke, hau da, pertsonok naturan egoteagatik lortzen ditugunak (aisialdiarekin lotutakoak edo natura miresteagatik ondo sentiarazten gaituztenak). Ekosistema zerbitzuen inguruko xehetasun gehiago ezagutzeko, UPV/EHUko Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrako Ibone Ametzaga koordinatzailearekin egon gara.
Erakunde egilea: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
[S.l.] :
UPV/EHU,
2022
|
Bilduma: |
EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala)
Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 179 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Erreferentzia-materialak Bideo didaktikoak |
Loturak: |
Ikus bideoa Ikus YouTube kanala |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Erreferentzia-bideoak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK23030105 |