Azala
Liburua Eskuragarri

Tene Mujika udazkeneko argitan / Cira Crespo

Cira Crespo historialariak "Tene Mujika udazkeneko argitan" liburua idatzi zuen eta Debako Udalak argitaratu. Zer gertatu zen Errepublika garaian lehen lerroan egondako emakume belaunaldi osoarekin? Zer ekarri zuen emakume abertzaleentzat gerra galtzeak? Idazle kontsakratuak, jendaurrean hitz egiten ohituak, ideia garbi eta aurrerakoiak zituzten haiek guztiak, oro har, gerra ondoren desagertu egin ziren gure memoriatik, emakumeak zirelako, harrezkero emakume zaharrak zirelako edota emakume euskaldun eta zaharrak zirelako, batek daki! Historia honen adibide eredugarria izan zen Tene Mujika, idazle debarra, Emakume Abertzale Batzaren Gipuzkoako lehendakaria izan zena. Gerra amaitu ostean, urte batzuk erbestean igaro ondoren, Debara itzuli zen. Eta, 70 urterekin, berriro hasi zen idazten; inoiz baino argiago agertuko du bere idazle sena eta idazteko beharra. Liburu honetan, 60 eta 70 hamarkadetan barrena Mujikak eusteko egindako ahaleginaren berri izango du irakurleak, idazlanak, poemak eta iritziak; are gehiago, emakume idazle, euskaldun eta zahar bat belaunaldi berri eta iraultzaile oso batekin hizketan. Tene Mujikaren udazkeneko argitan gure iragan hurbilaren bideal ibiltzea proposatzen dizugu.

Zerrenda:
Egile nagusia: Crespo, Cira
Erakunde egilea: Deba. Udala
Argitaratua: [Deba] : Debako Udala, L.G. 2022
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Biografiak
Sinopsia:Cira Crespo historialariak "Tene Mujika udazkeneko argitan" liburua idatzi zuen eta Debako Udalak argitaratu. Zer gertatu zen Errepublika garaian lehen lerroan egondako emakume belaunaldi osoarekin? Zer ekarri zuen emakume abertzaleentzat gerra galtzeak? Idazle kontsakratuak, jendaurrean hitz egiten ohituak, ideia garbi eta aurrerakoiak zituzten haiek guztiak, oro har, gerra ondoren desagertu egin ziren gure memoriatik, emakumeak zirelako, harrezkero emakume zaharrak zirelako edota emakume euskaldun eta zaharrak zirelako, batek daki! Historia honen adibide eredugarria izan zen Tene Mujika, idazle debarra, Emakume Abertzale Batzaren Gipuzkoako lehendakaria izan zena. Gerra amaitu ostean, urte batzuk erbestean igaro ondoren, Debara itzuli zen. Eta, 70 urterekin, berriro hasi zen idazten; inoiz baino argiago agertuko du bere idazle sena eta idazteko beharra. Liburu honetan, 60 eta 70 hamarkadetan barrena Mujikak eusteko egindako ahaleginaren berri izango du irakurleak, idazlanak, poemak eta iritziak; are gehiago, emakume idazle, euskaldun eta zahar bat belaunaldi berri eta iraultzaile oso batekin hizketan. Tene Mujikaren udazkeneko argitan gure iragan hurbilaren bideal ibiltzea proposatzen dizugu.
Deskribapen fisikoa:151 or. ; 21 cm
ISBN:978-84-09-45321-4