Azala
Liburua Eskuragarri

Neure Jugoslavia, hain ulertu gabea / Koldo Tellitu Mejia

Abokatua eta egun Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen zuzendaria den Koldo Tellituren "Neure Jugoslavia, hain ulertu gabea" liburuak bi zati handi ditu; lehenengoan, egileak Jugoslaviako esperientzia autogestionario sozialistaren hainbat eremu errepasatzen ditu, hala nola kooperatibismoa, hezkuntza-sistema, autodeterminazio-eskubidea, Jugoslaviako gerrak, saskibaloia, Jugoslaviako New Wave, Stalin eta Titoren arteko apurketa, gerraosteko Jugoslavia, futbola... Tellituk, alderdi horiei buruzko bere bizi esperientziatik abiatuta, bere funtsezko elementuetan sakontzen du, gizarte eta politika ikuspegitik, kasu batzuetan, eta kultura edo kirol ikuspegitik, bestetan. Eremu horietako batzuetan, Jugoslaviako esperientzia gure herrian, Euskal Herrian, gertatutakoarekin lotzen du, bereziki esperientzia kooperatiboari, hezkuntza-eremuari eta nola ez, autodeterminazio eskubideari dagokienez. Zati hau Jugoslaviako gerrarekin amaitzen da, eta bertan gerraren gako politikoak eta gatazkaren garapena aztertzen ditu egileak, baita tarte bat egiten die ere gerra hartatik grabatuta geratu zaizkion hainbat eszenei. Bigarren zatia jugonostalgikoentzako bidaia-gida moduko bat da. Bertan, egileak Jugoslaviara egindako bidaiak jasotzen ditu eta bertako leku esanguratsuen errepasoa egiten du, arreta berezia jarriz esperientzia sozialistan eta partisanoei lotutakoetan. Lekuak deskribatzera mugatu gabe, eraikinen, museoen, monumentuen, kiroldegien... irakurketa sozio-politikoa gehitzen du...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Tellitu, Koldo
Argitaratua: Andoain : Koldo Tellitu Mejia L.G. 2023
Gaia:
Generoa / Forma: Saiakerak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Saiakera S TEL neu Eskuragarri  Maileguan eskatu EK23030046